Alokairu-kalkulagailua: Zenbat igo diezadakete prezioa?
Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioak webgune hau gaitu du alokairu-kontratuei, indarreko legediaren arabera, dagokien gehieneko errenta eguneratzean gardentasuna eskaintzeko.
Sartu eta kontsultatu zure etxebizitzaren alokairurako erreferentzia-balioa
*Zure etxebizitzak erreferentzia-preziorik ez badu ere, “Ez” aukeratu beharko da.
Baldintzak betetzen dituzun ala ez kontsultatu ahal izango duzu 047 etxebizitza-eskubidearen aldeko doako telefonora deituta..
Simulagailu honen emaitzek informaziorako eta laguntzarako izaera dute, eta aplikatzekoak izango dira errentamendu-kontratu bakoitzaren datuak behar bezala sartzen direnean.
Webgune honek euskal herritarrei zuzendutako zerbitzu publikoko informazioa jasotzen du, beren politikekin etxebizitza duin eta eskuragarrirako sarbidea hobetzen laguntzen duten administrazioena. Ondorioak arintzeko eta bizitegi-krisia konpontzeko premiazko zereginaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak, Espainiako Gobernuko Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta Bizitegi Merkatu Tentsionatuko Eremu izendatutako udalek bultzatutako neurriak bildu dira. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak beren gain hartutako ekimenak ere gehitu dira.
