Letra-tamaina::100% Gaia:light Testuaren tartea:0

Etxebizitzaren arazoak soluzioa du eta Euskal Autonomia Erkidegoak plan bat du

Euskal Autonomia Erkidegoak plan integral bat du etxebizitza bat eskuratzeko aukera hobetzeko, eskaintza eta eskaeraren aurrean anbizioz, baliabideekin eta administrazioen eta eragile pribatuen arteko lankidetzan jardunez. Udalerriz udalerri, auzoz auzo, metro koadro bakoitzak balio baitu.

Informa zaitez ekimenen inguruan

Plan de vivienda

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren zati handi batek soluzio malguak, eskuragarriak eta profil sozial berrietara egokituak behar ditu: emantzipazio-prozesuan dauden gazteak, bakarrik bizi diren adinekoak, guraso bakarreko familiak, migratzaileak edo zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonak.
Lehen etxebizitza eskuratu behar duten pertsonen % 80k ez du behar besteko diru-sarrerarik merkatu librean erosteko edo alokatzeko. Datu horrek eskaintza publiko eta babestu sendo eta jarraituaren beharra indartzen du.
Planak ikuspegi guztietatik heltzen dio arazoari, eta neurri zehatz eta eraginkorrak zabaltzen ditu, prozedurak eta burokrazia murrizten ditu, soluzio berritzaile eta desberdinen aldeko apustua egiten du, herritarrek etxebizitza eskuratzeko aukera modu erreal eta benetakoan hobetzeko helburuarekin.
Legealdi honetan Etxebizitza Sailak oso konpromiso zehatzak ezarri ditu:
  • 10.000 etxebizitza babestu eraikitzea; horietatik 7.000 alokairu eskuragarrikoak izango dira.
  • 15.000 etxebizitza huts mobilizatzea alokatzeko.
  • Zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei eta gazteei etxebizitza librea alokatzea erraztea.
  • Zuzkidura-bizitoki berriak proiektatzea gehien behar diren lekuetan.
Horrez gain, alokairuaren prezioak egonkortzeko, etxebizitza bat eskuratzeko laguntzak indartzeko eta dagoeneko eraikita dagoen hiria ahalik eta gehien aprobetxatzeko neurriak hartuko dira.
Etxebizitzaren arazoak soluzioa izan dezan, ez da nahikoa unean uneko premiari erantzutea: begirada luzea eta partekatua behar da. Horixe da, hain zuzen ere, Etxebizitzaren aldeko 2022 – 2036 Itun Sozialaren zentzua. Itun hori Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, erakunde, gizarte-eragile, enpresa, hirugarren sektore, akademia eta herritarrekin batera.
Itunak 2036ra arte pixkanaka lortu beharreko helburu kuantitatiboak finkatzen ditu.
  • Alokairu eskuragarriaren eskaintza nabarmen handitzea, alokairu babestuko 50.000 etxebizitzako parkea izan arte; gaur egun, 17.000 etxebizitza baino gehiago kudeatzen ditu alokairuko gure agentzia publikoak: Alokabidek.
    • Alokairu eskuragarriaren eskaintza nabarmen handitzea, alokairu babestuko 50.000 etxebizitzako parkea izan arte; gaur egun, 17.000 etxebizitza baino gehiago kudeatzen ditu alokairuko gure agentzia publikoak: Alokabidek.
  • Etxebizitzak zaharberritzeko egungo erritmoa bikoiztea, 15 urtetan birgaitutako 350.000 etxebizitza inguru izatera heldu arte.
1. Etxebizitza kopurua handitzea.
  1. Lurzoru gehiago udalekin lankidetzan.
  2. Lurzoruaren erreserba estrategikoak eta hirigintza-figura berriak.
  3. Etxebizitza babestua landa-esparruan ere bultzatzea.
  4. Etxebizitza babestua landa-esparruan ere bultzatzea.
  5. Lokalak alokairuko etxebizitza bihurtzea arrazoizko prezioetan.
  6. Etxebizitza hutsak arrazoizko alokairu gisa eskaintzea.
2. Merkatu librean alokairu-prezioak mugatzea: EREMU TENTSIONATUAK.
  1. Prezioak kontrolatzeko eta eusteko mekanismo nagusiak.
  2. Zerga-abantailak.
3. Etxebizitza egonkor eta eskuragarria lortzen laguntzea.

GAZTEA BAZARA ETA EMANTZIPATU NAHI BADUZU.

  1. Alokairuko etxebizitza babestuaren kupoa gazteentzat.
  2. Gaztelagun: alokairu librea ordaintzeko laguntza zuzena.
  3. Gazteentzako zuzkidura-bizitoki gehiago.
  4. Gazteaval: bultzada bat zure lehen etxebizitza erosteko.

ZURE FAMILIAK DIRU-SARRERA TXIKIAK BADITU EDO EGOERA ZAURGARRIAN BAZAUDE.

  1. Etxebizitza izateko eskubide subjektibo indartua.
  2. Lehentasun sozialak etxebizitza babestua eskuratzeko.
  3. Beste gizarte-politika batzuekin koordinazioa.

ALOKAIRU ESKURAGARRIA LORTU NAHI BADUZU.

  1. Bizigune: erdiko klaseko pertsona gehiago alokairu eskuragarria lortzen.

Dagokion organoan onartu ondoren indarrean jartzeko dauden neurriak

Deskargatu Etxebizitza Eskuratzeko Euskadiko Plan Integrala eta kontsultatu neurri bakoitzaren xehetasunak

Webgune honek euskal herritarrei zuzendutako zerbitzu publikoko informazioa jasotzen du, beren politikekin etxebizitza duin eta eskuragarrirako sarbidea hobetzen laguntzen duten administrazioena. Ondorioak arintzeko eta bizitegi-krisia konpontzeko premiazko zereginaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak, Espainiako Gobernuko Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta Bizitegi Merkatu Tentsionatuko Eremu izendatutako udalek bultzatutako neurriak bildu dira. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak beren gain hartutako ekimenak ere gehitu dira.

Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila
  • x
  • linkedin
  • instagram
  • youtube
  • threads
  • bluesky
  • facebook
euskadi.eus